7.000 milioi gara munduan

2011ko urriaren 31n, orain dela sei urte, munduak inoiz baino biztanle gehiago lortu zituen; 7.000 milioigarren umea jaio zen. Urte batzuk aurrerago, mundua 6.000 milioitara heldu zenean, Nazio Batuek, hiri bat aukeratu zuten zifra honen tituludun izateko: Sarajevo (1999), hain zuzen ere. Bertan jaio zen lehen haurrari eman zioten hau, Adnan Nevic-i alegia. Hala eta guztiz ere, arazoak egon ziren aukeraketa horregatik eta 2011n zenbaki berri hau gainditzerakoan, Nazio Batuek ekintza hau ez errepikatzea erabaki zuten. Gainera, aurretik aipatutako protagonistaren testigantzan oinarrituz, esan zuen nahiz eta titulu hori izan jada nagusia egin zenean ez zuela batere laguntzarik izan bizitza aurrera eramateko.

Zifra berri honetara buelta eginez gero, polemika hurrengo honegatik gertatu zen: herrialde ezberdinek euren mugen barnean jaiotako umeei eman nahi zien 7.000 milioigarren pertsonaren titulua. Lau ume izan ziren titulu honen hautagaiak: Danica (Manilan jaioa, Filipinetan), Piotr (Errusiako mendebaldean jaioa), Alexandr (Errusiarra, baita ere) eta azkenik, Nargis (Indiarra). Hautagai guzti hauen aurrean Nazio Batuek kanpaina bat ateratzea pentsatu zuten, munduan dauden ezberdintasunei aurre egiteko, zehazki.

Kanpaina horrek mezu zehatz bat zuen: Munduan dauden ezberdintasunak kudeatzea, gizarteko eremu ezberdinetan (sexuen arteko borrokan, ekonomian, arrazakerian…), eta planetaren errekurtsoen eta pertsonen arteko balantza parekatzea. Gainera, Ban Ki-Moon Nazio Batuetako idazkari ohiak, 7.000 milioitara sartu ginela ospatzeko hitzaldia egin zuenean, behin eta berriz errepikatzen zuen aurretik azaldutako mezu hau, hainbat hedabide eta jenderen atentzioa deituz.

Esan bezala, hainbat haurren artean banatu zen izendapen hori, orduan, hauei opariak egitea pentsatu zuten Nazio Batuek.  Adibidez, Danicari beka bat eman zioten bere ikasketak gauzatzeko eta bere gurasoei dirua enpresa bat garatzeko. Alexandr-i eta bere familiari, beste alde batetik, apartamentu bat oparitu zieten.

Munduan dauden hedabide guztietan zabaldu zen albiste hau ia: munduko biztanleriak zifra berri bat zapaldu du. Hala eta guztiz ere hori izan da tabloietan agertu dena, haurrak izan dira gehienbat berrien protagonista. Nazio Batuek horren inguruan antolatu duten kanpaina atzean geratu da; gizarteak horri lepo eman dio eta hori ordezkatuko duen zerbait aurkitu du. Horregatik, nik uste dut kanpaina hau ez dena oso eraginkorra izan Nazio Batuen aldetik.

Uste dut horrelako egun garrantzitsu batean, non mundu guztia zerbaiten pendiente dagoen, ezin dela kanpaina bat sartu non jendeak egoera holako urrun ikusten duen. Jendeari gertuko gauzak interesatzen zaizkio, eta agian kanpaina honek proposatzen duena ez zaie garrantzitsua iruditzen. 7.000.000.000 gara, bai, baina, ez zaigu interesatzen munduan dagoen egoera. Horregatik, nire aburuz, Nazio Batuek beste enfoke edo egoera bat erabili beharko luketen honelako kanpaina bat bideratzeko, non jendeari kontzientziatze egoera bat sortzen dieten.

Emakumea, berdintasuna zure eskubidea da

1989tik ari da Emakunde martxoaren 8ko kontzientziazio kanpainak ateratzen. Artikulu honen titulua atera zuten lehen kanpaina horretatik atera dut; garai horretan, Emakunde ez zen existitzen, eta «Emakumearen Euskal Erakundea» deitzen ziren. 29 dira jada egin dituzten kanpaina hauek, eta urtero Euskal Autonomia Erkidegoan zehar banatzen dira.

Resultado de imagen de emakunde

Emakunde, Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeek osatutako erakunde bat da. Emakume eta gizonen arteko berdintasunezko politikak bultzatzen ditu, eta baita beste hainbat gauza ere, aholkuak eman edota urteroko txostenak argitaratu, adibidez. Eusko Jaurlaritzarekin lan egiten duen erakunde publikoa da. Erakunde honek 30 urte beteko ditu laster, eta bere kanpainek izugarrizko garrantzia izan dute berdintsunaren inguruko lege ezberdinetan. Hauen helburua, noski, emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna lortzea izango litzateke, eta horrela emakumeek egunero pairatzen dituzten gehiegikeriak salatzea.

Emakumearen eguneko azken kanpaina, 2017koa, «Berdintasuna nire baitan ere hasten da» titularraren menpe zabaldu da. Kanpainako protagonistak anitzak izan dira: familiak, emakume gazteak, mutil gazteak, zenbait zaharragoak… Berdintasunaren aldeko mezuak zabaltzen zituzten egindako grafika eta spot guztiak. Protagonista hauek berdintasunaren alde egitea erabaki duten bakarkakoak dira, gizarteko zati baten irudi zuzena.

Hona hemen aurtengo kanpainaren spota (gazteleraz): https://www.youtube.com/watch?v=v8tTJXue1DI

Emakundeko zuzendari den Izaskun Landaidak dioenez, kontzientziaziorako kanpaina hauek beharrezkoak dira oraindik gure gizartean. «Emakumearen eguna orain arte egindako aurrerapen guztien ospakizuna da, baina baita orain arte jasotako gehiegikeriei aurre egiteko eguna ere, eta inoiz atzera pausurik eman gabe», esan zuen berak. Atzera pausu horiek ez emateko egiten du Emakundek lan, eta espero dezagun urtez-urte horrelakorik ez gertatzea.

Hona hemen, azkenik, aurtengo kanpainan erabilitako grafikak:

«The history on the war on Drugo»

«The history on the war on Drugo», «Global Commission on Drug Policy» elkarteak zabaldutako bideo bat da. (https://www.youtube.com/watch?v=csnTAz0Sth8). Bertako protagonista Drugo da, drogen metafora den dragoi bat. Bideo honek erakusten du Drogak kudeatzeko orduan arazo larri bat dagoela mundu guztian. Hona hemen bideo horrei buruzko galdera batzuk:

1.Nortzuk bultzatzen dute egitasmo hau? Zer ordezkatzen dute?

Egitasmo hau, esan bezala, «Global Commission on Drug Policy» elkarteak bultzaturikoa da. Komisio hau, mundu guztiko pertsona boteretsuenetako batzuk osatzen dute: ex-presidenteek, politikariek, idazkariek, eta baita egitasmoa zabaldu zenean presidente ziren batzuk ere; Jose Manuel Santos (Colombia), Otto Pérez Molina (Guatemala), Jose Múgica (Uruguai) eta Felipe Calderón, esaterako.

Resultado de imagen de Global Commission on Drug Policy

Herrialde garatu eta azpi-garatuetako pertsonai ezagunak hartzen dute parte, bai garatutako herrialde Europearrek (Ingalaterra, Frantzia, Suiza…), adibidez, edota baita azpi-garatutako herrialde direnek ere, adibidez, aurretik aipatutako herrialde Latino-Amerikarrak, Ghana edota Pakistan.

Pertsona hauek mundu guztian drogen aurrean dagoen arazoa ordezkatzen dute, eta honen ekoizpena, trafikoa eta kontsumoaren aurreko legeak aldatzea da hauen helburua.

2.Zeintzuk dira iniziatiba honen aurrekariak? 

Iniziatiba honek bost aurrekari izan ditu:

Lehena, 1998an izan zen, UNGASS-en bilera. Bilera honetan oso helburu utopikoak eta zabalak jarri zituen erakundeak, eta ez zen oso errealista izan. Drogetatik libre egongo zen mundu batekin amets egin zuten bilaera honetan. Hurrengo aurrekaria, 2011koa da. Urte honetan, Komisioaren lehen informea sortu zen. Informe honek, gauzak beste era batera ikustea ahalbideratu zuen; tabuak hautsi ziren eta drogen inguruko gerrak frakasotzat hartu ziren. Drogei buruzko eztabaidei bide eman zitzaien. Hirugarrenari dagokionez, 2012an egin zen eta «Cumbre de las Américas» deitu zitzaion. Bilera hau oso esanguratsua izan zen, drogen trataera historian lehenengoz bileraren erdigunea izan baitzen. Ondoren datorrena, Estatu Amerikarren elkarteak burutu zuen, 2013ko maiatzean, eta drogen legalizazioa lehen aldiz posibilitate moduan eman zen. Azkenik, 2013ko abenduan Uruguaik Marihuana legalizatu zuen, lehen aldiz herrialde baten historian.

3.Zein da bideoaren helburua?

Bideo honek drogen politikei buruzko legeak aldatzea du helburu, eta alternatiba asko daudela erakutsi nahi du. Jendeari eta gobernuburuei ezagutarazi nahi die drogak debekatzea ez dela soluzioa, eta honen inguruko gerrak salatzen ditu, oso argi ikusten den bezala. Bigarren mailako helburu moduan, drogei buruzko irudia aldatzea du helburu.

4.Nori dago zuzenduta?

Nire ustez, bideo hau munduko estatu ezberdinei zuzenduta dago. Hauek dira drogen inguruko erabakiak hartzen dituztenak, eta hauek alda ditzaketenak. Erakundearen helburua legeak aldatzea da, beraz, aldatu ahal ditzatekenei zuzenduko diete kanpaina.

5.Zeintzuk dira bideoaren gai nagusiak?

Bideoko gai nagusienetako batzuk hauek izan daitezke: Drogak, noski; biolentzia; menpekotasuna eta honen ondorioak; drogen indarra; legeak eldatzeko beharra; legalizazioa, edota korrupzioa.

6.Teknikoki zein da bideoaren balorazioa: ulermena, argitasuna, erritmoa, edukiaren egokitasuna.

Niretzat, bideoaren balorazioa positiboa da. Ulerterraza da; bideoak istorio kronologiko bat kontatzen du. Drogei buruz ari dela, nik behintzat, nahiko goiz konturatu naiz. Drugoren inguruan jendea egoteko moduak eta keak hori eman dit ulertzera. Uste dut ez duela istorioan galtzeko aukerarik.

Argitasunari dagokionez, ulertzen da kanpaina honetatik zer atera nahi den; helburua, alegia.

Erritmoari buruz ere esan beharra daukat ondo eramaten den bideo bat dela; ez du aspertzen, eta ez doa bizkor ere.

Azkenik, edukia ondo antolatuta dagoela uste dut. Ez da erraza drogen gaia den bezalako zerbaiti buruz hitz egitea, eta metafora honen bidez oso ondo lortu zutela uste dut.

7.Nola baloratzen duzu bideoa?

Aurretik azaldu dudan moduan bideoa egokia iruditu zait. Argia, zehatza eta ulerterraza da, eta bere komunikazio helburua oso argi ematen du ezagutzera. Egitasmo hau aurrera eramateko ideia ona iruditu zait: originala, eramaterraza eta polita. Esan bezala, ez dut uste erraza denik honelako gai bati buruz publikoki hitz egitea, eta gainera publikoaren presioa kontutan hartuta. Ondo moldatu direla iruditu zait, niri gustatu zait.

8.Egitasmoaren testuingurua: politikoa, ekonomikoa eta soziala

1961ean droga mundu guztian debekatu zuen Nazio Batuen Erakundeak, horrela mundu guzti honen arazoa amaituko zelakoan. Horrek, ordea, gatazka areagotu zuen kaleko jendearen artean, eta horrek hainbat arazo ekarri zituzen: korrupzioa, biolentzia eta horrelako antzekoak. Horregatik erakunde asko debeku hori kentzen saiatu izan dira, eta ekimen horietako bat honako hau da. Drogaren gerrak amaitu nahi dituzte behin betiko.

Ekonomikoari dagokionez, gobernuek milioika euro (edo bertako dibisa) gastatzen dituzte drogen aurkako politiketan. Gainera, politika hauek ez dute emaitzarik ematen eta herritarrek zerga asko ordaintzen dituzte honen ondorioz. Emaitza eza erraz ikusi daiteke, milaka pertsona hiltzen baitira honen ondorioz munduan, beste hainbeste kartzelan sartzen dituzte edota drogen ondoriozko biolentzia jasaten dute. Guzti hau politika hauek aldatuz ekiditu daiteke, eta testuinguru honetan sortu zen egitasmo hau, gauza guzti hauek ekiditu ahal izateko. Testuinguru sozialari dagokionez, aurretik esandako honek balioko luke hau azaltzeko ere.

9.Aztertu zein den atzean dagoen komunikazio estrategia

Erakundeak bere mezua zabaltzeko euskarri batzuk erabiltzen ditu:

  • Webgunea: Webgunea informazioa behar duen jendearentzat da. Nire ustez ez da oso erakargarria; ez diseinua eta ezta edukien kokapena ere. Berri gehienak ingelesez daude, eta letra oso txikia eta ulertzeko zaila da. Ez dago hizkuntza aldatzeko aukerarik, eta askotan horrek hizkuntza muga asko jarri ditzake. Bestela, ematen den informazioa nahiko jarraia eta ordenatua da, eta asko freskatzen da.
  • Sare sozialak: Gaur egun mezu bat zabaltzeko erabiltzen den metodo ohikoena dira honako hauek. Erakunde honek Facebook, Twitter, Linkedin eta Youtube ditu  bere mezua zabaltzeko. Gehien erabiltzen duten sarea Facebook da, seguruenetik interesatuta dagoen jendearen adin tarteak sare hau gehiago erabiltzen duelako. Twitter jende gazteak gehiago erabiltzen du nagusiagoek baino. 1200 jarraitzaile dituzte Youtuben, eta bertan 30 bideo dituzte. Bideo gehienak adituen mezuak dira, eta Drugoren kanpaina hau ere bertan dago, bideo ikusiena delarik.

10.Egin estrategia osoaren balorazio bat. 

Ekimen hau aurrera ateratzeko erabili duten arma boteretsuena bideo hori izan dela iruditzen zait. Bestelako elementuak izkutatuta bezala izten ditu erakundeak, ez ditu hainbeste erakustera ematen. Gainera, edukiak ez daude hizkuntza askotan, eta nahita bideo asko hizkuntza ezberdinetan egon, ez dago bideo/albiste bera hizkuntza ezberdinetan, horregatik ez da publiko guztiarengana heltzen mezua.

Hala eta guztiz ere, uste dut bideoarekin oso ondo hedatu dutela transmititu nahi dutena. Hala ere, kanpaina honek ez zuen gauza handirik aldatzea lortu, droga politika berarekin jarraitzen baitugu ia mundu guztian. Bestelakoa (aurretik aipatutako euskarriak) hobetzeko moduak ere ikusten ditut: edukiak grafikoagoak eginda eta gehiago ordenatuta, adibidez.

 

Twitter vs. Instagram, komunikatzeko ezinbestekoak

Bezero eta bezero potentzialekin komunikatzeko hasieretan erabiltzen ziren teknikak oso zaharkituta geratu dira jada. Teknika horien aldaketa, mezuaren hartzailearen aldaketagatik eman da, denbora pasa ahala. Gaur egungo teknikak teknologiarekin oso lotuta daude, eta asko eta asko sare sozialetan zentratzen dira komunikatzeko. Gaurko sarrera honetan, sare sozial horietako biri buruz hitz egingo dugu: Twitter eta Instagram. 

Resultado de imagen de twitter logoResultado de imagen de instagram, logo

Barrentze handiena duen sare soziala oraindik Facebook den arren, komunikatzeko orduan orain arte indar handiena izan duen tresna Twitter izan da. Twitter bitartez, narrazioak momentuan bertan zabaltzen dira mundu guztian zehar, eta askotan hedabideak hortik hornitzen dira albisteak edota bestelako informazioa zabaltzeko orduan; askotan baita publizitatea egiteko ere. Horrek bide eman die markei merkatu honetan sartzeko: Hauek modu erakargarri eta biral batean proposatzen dituzte euren edukiak. Azken urteotan, markek erabili duten sare sozial ohikoena euren komunikazioa bideratzeko hau izan da. 2016. urtean, ordea, hau aldatu egin zen:

Twitter puntuak galtzen hasi zen. 2016an, Instagramek (%41) barrentze handiagoa lortu zuen Twitterrek (%39) baino. Aldaketa horrek, enpresengan komunikazio estrategia aldatzea ekarri zuen. Aldaketa honek arazo batzuk ekartzen ditu komunikatzeko orduan: Nahiz eta irudiak grafikoagoak eta bisualagoak izan, testua ez da hain ikusgarria eta ezin da estekarik sartu. Twitterren, ordea, aukera hori ahalbideratzen du.

Instagrameko komunikazioa ordaindutako postetan gailentzen da, horregatik, honen estrategia brandingean eta markaren irudia edo instituzioaren irudia garbia izatean zentratzen da. Instgramek zazpi urte daramatza bizirik, eta grafikoa den edukia dauka. Hain grafikoa izateak, markei ikusgarritasun bat eman die, eta eduki ezberdina kaleratzeko aukera ere izugarria izan da orain arte, eta horrela izango da hemendik aurrera ere.

Ondorioz, esan dezakegu nahiz eta Instagramek bere ahulguneak izan, askoz ere bisibilitate gehiago ematen diola marka/instituzioari Twitterrek baino. Gainera, Twitter urtetik-urtera puntuak galtzen ari da, eta barrentzea gutxitzen bada, publiko potentziala ez da zure marka ezagutzera helduko. Horregatik gaur egun enpresek nahiago dute Instagram erabili komunikatzeko eta merkaren irudi ona emateko, azken batean, bisualak beti irabaziko baitio idatziari.

Iturriak: