Analisia: El viejo topo

Testu honetan, esaten da nola pertsona bati buruzko iritzi publikoa (pertsona, instituzio, talde… edozer, benetan) hedabideengatik bideratuta dagoen. Kasu honetan, Gadafiri buruz hitz egiten da. 2011ko maiatzeko artikulua da, eta bera hil baino lehenago atera zen. Esaten denaren arabera, Gadafi mendebaldeko herrialdeen interesen alde egon zenean, berari buruzko iritzi publikoa ona zen, nahiz eta Libian sekulako sarraskiak egin. Interes horiekin amaitu zuenean, ordea, monstrotzat hartu zuten.

Resultado de imagen de gadafi zapateroResultado de imagen de gadafi el pais

Kasu honetan, gehienbat El País Espainiako egunkarian zentratzen da artikulua. Honen arabera, El Paísek iritzi publikoa pertsonalizatu zuen Espainiako gobernuburuen interes politikoen arabera. Nik ez nekien ezer kasu honi buruz, baina ez naiz batere harritu irakurri dudanean. Izan ere, gaur egun beste hainbat kasurekin gauza berdina geratzen da: Kataluniaren kasuarekin, adibidez.

Jendeari «ona» eta «txarra» zer/zein den erakutsi zaio betidanik medioen bidez. Gainera, hedabideak oso lotuta daude pentsaera politikoekin, eta horrek influentzia argia du gero hedabide hori kontsumitzen duten publikoarekin. Hala ere, esan beharra dago hedabideak kontsumitzen dituztenak badakitela hedabide hori korronte propio bati lotuta dagoela, eta hala ere kontsumitzen jarraitzen dute, eta noski, esaten dutena sinisten.

Bi puntu analizatu nahi ditut orain: Lehena, manipulazioa da. Aurreko irakurgaian ere, manipulazioaren gaia jorratu nuen, eta noski, ez nago honen alde. Hala eta guztiz ere, manipulazioa guztiz ohikoa bihurtu da gaur egungo gizartean. Iritzi publikoa manipulatzeko orduan, gainera, izugarrizko indarra dute. Gaur egun ez hainbeste, Internetekin iritzi aniztazuna hazi delako, baina hala ere hedabideek orain 6 urte beste manipulatzen dute.

Bigarren puntua, publikoari buruzkoa da. Nola jarraitu dezake jendeak, honelako hedabide interesatuak irakurtzen? Nola utzi daiteke hain erraz manipulatzen? Batzuetan, desinformatuta egotea errazagoa da publikoarentzat benetan informatzea baino. Gadafiren kasuan, soilik El País irakurtzen zuen publikoak, ez zeukan hortik kanpoko informaziorik. Beraz, El Paísek esaten zuena sinistuko zuten.

Guzti honekin esan nahi dut garai horretan oso ohikoa zela manipulatzea garai horretan, baina orain hedabideekin ez dela gauza askorik aldatu. Gadafiren kasuan, eta gaur egungo konfliktuen kasuan ere, hedabideek ikuspegi politikotik informatzen dute, eta hori oso kasu grabea da. Hedabideak objetibo izatetik urrun daude, eta hori informazioaren gizartean dagoen errore handi bat da, eta oso larria.

Deja un comentario