Publicity-aren eragina eta manipulazioa

Gaurko honetan Hernán Casciari-ren blogeko istorio bat irakurri dut (http://editorialorsai.com/blog/post/el_ascenso_repentino_de_karen_thompson). Irakurri ez dutenentzat, istorio honetan kontatzen dena zera da: nola enpresa bateko (Ebay) gazeta idazle batek, Karen Thompsonek, mezu faltsuak zabaltzen dituen enpresaren irudia hobetzeko; publicity-a egiteko, alegia. Egun batean, oso faltsua baina erakargarria den berri bat idazten du honek, drogen eraginpean dagoela, eta bere ugazabak lanetik botatzen du. Apustu bat egiten dute, ordea: berri hori hedabideetan publikatzen bada, Thompson marketin arduradun izango da, eta ez bada horrela, betiko kaleratua izango da. Esan beharrik, ez dago zer gertatzen den gero; noski, lana hobetzen dio ugazabak.

Istorio honetan, harreman publikoetan protagonista izan ohi diren bi kontzeptu agertzen dira: publicity-a eta manipulazioa. Idazlearen istorioa kontatzen den arren, argi azaltzen da nola publicity-aren bitartez (eta beste medio batzuen bitartez, baina orain honi buruz bakarrik idatziko dut) manipulatzen duten gizartea. Gezurrak diren berriak kaleratzen ditu emakume honek, hedabideetan zeresana izateko eta horrela enpresaren irudia hobeagoa izateko.

Kasu honetan Ebay-ri buruz hitz egiten du idazleak, baina milaka dira publicityaren teknika hau erabiltzen dutenak hedabideetara heltzeko, egia edo gezurra esan, baina beti hauen irudia hobea izateko. Istorioan, alderantziz gertatzen da nire ustez, ordea. Albiste hori kaleratzerakoan nire aburuz iritzia onerantz barik txarrerantz joango litzateke. Hori dela uste dut jefearen haserrearen arrazoia.

Lehengora bueltatuz, ordea, adibide batzuk jar ditzazkegu oraintxe bertan: Katalunia, esaterako. Azken hilabetean, Katalunia mundu guztiko medio askotan agertu da, gertatu diren ekintza guztien ondorioz. Egunkari nazional askotan ez-nahitako publicity-a eman zaion arren, mundu mailan gehienak irudi ona eman diote Puigdemont-en kanpainari. Honen beste adibide bat Kazerolada da, bai Kataluniaokka bai Euskal Herrikoa: medio guztiek hitz egin zuten herritarren solidaritatea eta laguntasunari buruz.

Azkenik, manipulazioari heltzen badiogu, hasierako istorio honetan argi eta garbi ikusi daiteke manipulatu egiten dutela jendea izena hobetzeko asmoaz, soilik. Umearen berria gezurra zen, ez sinistekoa. Hala eta guztiz ere, medio guztiak honi buruz hitz egin zuten. Amaieran, nire ustez idazleak honi kritika bat egiten dio. Azken titularra idazten duenean Thompsonek, oso irreala gelditzen da, eta aditzera ematen du nola edozer idatzita ere medioak erori egingo diren, eta baita irakurleak ere.

Nik ez dakit hau gure gizartean zenbatero gertatzen den, baina bai uste dut askotan publicity-a egiterako orduan gezurrezko puntu bat ematen dioten berriari: inolaz ere ezin da izan esaten duten bezalako polita eta ona guztia. Ondorioz, nire ustea, publicity-a egitea ona da, beti ere esandakoa gutxienez sinistekoa bada. Manipulazioaren inguruan esan beharra dut, badakidala ezinezkoa dela geldiaraztea, baina agian, hori irakurlearen esku ere badago.

Deja un comentario